coavn
usuario
contraseña
castellano euskera
al bk gk nv
 
mapa web
 
Mirar la Arquitectura
Logotipo Asemas
Caja Arquitectos
Logo HNA
Logotipo BIMMate
   
Colegio Oficial de Arquitectos Vasco-Navarro
...Presentación 3
 

Arkitektoa. Zergatik da beharrezkoa?

Harreman sozialak, giza harremanak... hau da, elkarbizitza, araututa dago, eta gizarteak arau batzuk ezartzen ditu elkarbizitza hori bermatzeko hiri esparruetan, eraikuntzetan, etab., historikoki horrela eskatu baita.

Jabetza-eskubidea indarrean dagoen planeamenduaren menpe dago, bolumenei, eraiki daitezkeen altuerei, lerrokadurei, okupazioari, alderdi estetikoei, diseinu alderdiei... dagokienez.

Botere publikoak arduratzen dira arau horiek bete daitezen, horrela, norbanakoen eskubideek gizartearen eskubideak urra ez ditzaten, Konstituzioarekin bat etorrita.

Arkitektoa da helburu horiek betetzeko teknikoki eta legez gaituta dagoen profesionala. Hori dela eta, udalek eskatu egin behar dute profesional hauek nahitaez eta arduraz esku har dezaten.

Gaur eguneko teknologia gero eta konplexuagoa da eta gero eta prestakuntza handiagoa behar da arlo guztietan. Beraz, behar-beharrezkoak dira arlo desberdinak batu eta eraikuntza ekintza bakar batean sintetizatzeko gai diren profesionalak. Eraikuntza arloan, profesional hori, prestakuntzaz eta legez, ARKITEKTOA da.

Jo ezazu Arkitektoarengana, beti

Arkitektoak, aldez aurretik, informazioa eta aholkularitza emango dizu gauzatu nahi duzun ekintzaren benetako aukerei buruz.

Arkitektoak proiektu batean gauzatuko ditu zure ideia eta beharrizanak, eta proiektu horren bidez lanaren kostuak eta epeak kontrolatu ahal izango dituzu.

Arkitektoak bitartekari gisa jardungo du beti sustatzailearen eta kontratistaren artean, ondo egindako lanaren defentsan, hori baita arkitektoaren jardueraren helburu nagusia.

Arkitektoaren esku-hartzerik gabe egindako lan batek honako arazoak izan ditzake:

Eraikitakoa legez kanpokoa izatea
Akastun lana
Kalte ekonomikoak
Sustatzailearen erantzukizuna

Horrela, bada, kontsultatu beti profesional egokiari, hau da, ARKITEKTOARI.

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak hauxe gomendatzen dizu:

Arkitekto baten aholkularitza eskatzea beti.

Arkitekto bat kontratatu zuzenean eta modu independentean, kalitaterako berme nagusi legez.

Jo ezazu arkitektoarengana edozein jardueratarako, hasiera-hasieratik.


Informatu zaitez horretaz guztiaz, EUSKAL HERRIKO ARKITEKTOEN ELKARGO OFIZIALAREN dagokion ordezkaritzara joz.

 

anterior