coavn
usuario
contraseña
castellano euskera
al bk gk nv
 
mapa web
 
Mirar la Arquitectura
Logotipo BIMMate
Logo HNA
Logotipo Asemas
Caja Arquitectos
   
Colegio Oficial de Arquitectos Vasco-Navarro
...Presentación 2
 

Helburuak eta Serbitzuak

Elkargoaren helburu nagusia da gizartearen interes orokorraren zerbitzura egotea, arkitektoei dagozkien zereginak hobeto egin daitezen bultzatuz, antolatuz eta elkargokideen jarduera profesional egokia zainduz. Arkitektura funtzio sozial gisa ulertzen du.

Deontologia profesionala eta herritarren eskubideei zor zaien errespetua gordetzen dela jagotea.

Herri administrazioekin lankidetzan aritzea arkitektoaren, arkitekturaren eta, batez ere, eraikuntza eta hirigintzaren jarduerari eragiten dion arau-esparrua ezarri edo berritzeko zereginean. Aholku eta jarraibideak ere proposatuko ditu hiri-guneen garapen iraunkorrerako, ingurumenaren errespetu eta zaintzarako eta giza baliabideak, ekonomi baliabideak eta baliabide sozialak administratzeko eraikuntza prozesuetan.

Kultur, gizarte, ingurumen... balioak bultzatu eta babesteko kultur arloko, gizarte arloko eta mota horretako erakunde edo elkarteekin lankidetzan aritzea.

Elkargoak, lan profesionalen ikus-onespen edo bisatuaren bidez, herritarrari bermatu egiten dio egileen nortasun eta gaikuntza, lanen gaineko dokumentazioa nahikoa den edo formaren aldetik egokia den eta indarreko legeriarekin bat datorren, horrela agintzen denean.

Elkargoak Auzitegietara jotzen du intrusismo profesionalaren kontra egiteko, izan ere, gutxien-gutxienez gizarte iruzurra da intrusismo hori.

Arkitektoari hainbat zerbitzu eskaintzen dizkio, besteak beste, aholkularitza teknikoa, hirigintza arloko informaziorako bulegoa, edo baita liburutegia, aholkularitza fiskala, etab. ere.

 

 

Arkitektoa. Definizioa

Arkitektoa goi mailako ikasketen titulazioa da. Titulazio hori Arkitekturako Goi Mailako Eskola Teknikoek ematen dute eta, teknikoki eta legez, prestatu eta gaitu egiten du espazio publiko zein pribatuak eratzeko, non edozein giza jarduera garatuko den.

Espazioaren eraketa hori formen bidez adierazten diren bolumenetan gauzatzen da. Prozesu honi era askotako baldintzek eragiten diete etengabe, esate baterako, argiak, koloreak, materiaren testurak, ingurumenak, teknologiak, inguru sozialak, ekonomikoak, etab. Arkitektoak bere jardueraren arabera integratzen ditu baldintza horiek guztiak.

Azken batean, Arkitektoa Arkitektura egiten duen profesionala da.

 

 

Arkitektoa. Eskumenak

Legeak arkitektoari era guztietako eraikinak, eraikin horien sarrerak eta instalazioak, etab. proiektatu eta zuzentzeko ahalmena onartzen dio.

Hirigintzarekin lotutako lanak egitea.

Txostenak, egiaztagiriak, balorazioak, tasazioak, peritazioak, etab. egitea.

Diseinu lanak, kudeaketa lanak, aholkularitza lanak, informazio lanak, etab.

Zehatzago esanda, legeak arkitektoaren eskumen esklusiboa onartzen du administrazio, osasun, erlijio, irakaskuntza, kultur eta bizitegi erabilerako era guztietako eraikin publiko zein pribatuetako lanak proiektatu eta zuzentzeko.

 

 

Arkitektoa. Esku-hartzea

Eraikuntza lan bat egitean arkitektoaren eta bere bezeroaren artean zerbitzuak alokatzeko kontratu bat egiten da, eta, bertan, enkarguaren baldintzak islatzen dira. Arkitektoak proiektu bat idazten du; bertan, erabiltzailearen beharrizanak interpretatzen ditu eta dokumentazio batean islatzen du, eta dokumentazio horrek proiektu hori berme teknikoen eta aplikatzekoak diren lege baldintzen barruan betearaztea ahalbidetzen du.

Dagokion administrazioak aginduzko eraikuntza lizentzia eman ondoren, arkitektoak lana zuzenduko du alderdi teknikoei, estetikoei, hirigintza arloko alderdiei... dagokienez, onartutako proiektuarekin, lizentziarekin eta kontratuko baldintzekin bat etorrita, lana proposatutako helburura egokitu dadin ziurtatzeko.

Antzera jardungo du barne-diseinu lanetan, dekorazio lanetan, altzariekin lotutako lanetan, etab., bai eta hirgintzan, udal planetan, plan partzialetan, arau subsidiarioetan, xehetasun-estudioetan, etab. ere, eta berdin txostenetan, peritazioetan, tasazioetan, balorazioetan, etab.

 

aurrekoa